Sinónimos
Enunciado: Hitza hitz (Garate nº 8.126)
Traducción literal: La palabra es palabra.
Enunciado: Agindu(a)k, emana zor (Garate2004 nº 269)
Traducción literal: Lo prometido es deuda
Contextos
Contexto: «Nikolas Zendoiaren (Aia, 1941) Sasi guztien gaiñetik eta Joxe Aierberen (Donostia, 1934) Agindua zor liburuak kaleratu berri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Antonio Zabalak zuzendutako bildumaren barruan, Auspoan. Zendoiaren liburua -Auspoa bildumako 308.a- Pello Esnalek prestatu du; eta Aierberena -Auspoa bildumako 309.a- Joxemari Iriondok» (Berria, 14 de marzo de 2008, http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-03-14/043/010/.htm)
Contexto: «Duela hogei urteko kontuak gogoratu zituen atzo Jerzy Buzekek, Estrasburgon (Frantzia). Solidarnosc (Elkartasuna) sindikatuko militantea zela egin zuen promesa hura, Polonia komunista zenean. Agindua zor, 1997an eskuratu zuen herrialdeko parlamentuan eserlekua lehenengoz. Orduan hasi zuen ibilbide politikoa» (Berria, 15 de julio de 2009, http://paperekoa.berria.info/harian/2009-07-15/007/006/Ekialdeko_promesak.htm)
Contexto: «Agindua zor ohi da, Joxe Mari. / Hasiak egina dirudi, / eginak
urregorri? / Parkatu ta hurrengoan sakatu. / Ez zaizu gustatu? / Beste bat egingo
dizut, / nahi baldin baduzu» (Mikel Zarate, Euskera , “Agindua zor ohi da, Joxe Mari ”, 1979, nº 2, p. 625-626, http://www.armiarma.com/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=41536)